Uzta artistikoa
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2021/04/27
![](https://ehu.eus/documents/10136/28383273/Mercadillo_web_1.jpg/ebdea780-0cf3-d8b2-81d8-e135a7d075e5?t=1619524168452)
NON: Leioa-Erandio gunea NOIZ: 2021eko apirilaren 27an. NORK: Egoi Markaida. UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa.
Gaur "Kutrillo" azoka txikia egin da Arte Ederren Fakultateko hallean. Kolektiffek antolatuta (Fakultateko ikasleek osatutako kolektiboa), ekitaldiak ekoizpen artistikoaren salmenta sustatzen du ikasleen artean.
Hirugarren edizio honetan 9 stand izan dira, eta denetariko proposamenak erakutsi dituzte saltzaileek: pegatinak, printak, arropa, osagarriak... Hori guztia giro seguruan, beharrezko COVID-19 neurriekin.
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Udaberri (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus