euskaraespañol

Eguneko irudia

‘Unibertsitatea mendian gora’ jardunaldiak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/02/26 Noiz arte: 2024/02/29

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitatea eta  Euskal Mendizale Federazioa lanean ari dira, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin batera, herritar orok mendiko prebentzioaren eta lehen sorospenen inguruko informazioa izan dezan eta prestakuntza jaso dezan.

Segurtasunaren arloan nork bere burua babesteko jarduerak indartzea du helburu, eta esparru horretan kokatzen da mendiko segurtasuna.

Jarduera UPV/EHUko unibertsitate-komunitateari zein kanpoko pertsonei zuzenduta dago. UPV/EHUko ikasleek graduko ECTS kredituak lortu ahal izango dituzte.

Egitaraua

FORMAKUNTZA: Autobabesa eta segurtasuna mendian (18:00-20:30)

Otsailak 26 astelehena: Arriskuen kudeaketarekin lotutako alderdiak.

Otsailak 27 asteartea: Larrialdian jarraitu beharreko jarduketa-protokoloak eta mendiko segurtasun prozedurak.

MAHAI INGURUAK (19:00-20:30)

Otsailak 28 asteazkena: Mendi taldeen oraina eta etorkizuna.

Otsailak 29 osteguna: Mendiko esperientziak genero ikuspegitik.

Informazio gehiago eta izen-emateak.