euskaraespañol

UPV/EHUri saria, ingurumen arloko praktika onengatik

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/11

Ezkerretik eskuinera: Iñaki Prusilla, Iván Igartua, Arantza Beitia eta Estíbaliz Sáez de Cámara (Foto QUINTAS).
Ezkerretik eskuinera: Iñaki Prusilla, Iván Igartua, Arantza Beitia eta Estíbaliz Sáez de Cámara (Foto QUINTAS).

ATARIA Salburuko hezeguneen kontserbazio zentroan egindako ekitaldi batean, aitorpena egin zitzaien ingurumenaren eta gazteen arloko praktika onei, Gasteizko Udalak antolatuta.

Edozein gazterentzat garrantzitsua da ingurumena errespetatzea eta gizarte jasangarriago baten eraikuntzan parte hartzea, eta, hori kontuan izanik, Udaleko Gazte Planak sari hauek sortu ditu, ikusarazteko erakunde eta pertsona batzuk lan ona egiten ari direla; izan ere, garrantzitsua da lan hori ezagutaraztea eta beste eragile batzuengana iristea.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campusak lurraldean ingurumena hobetzeko eragile gisa parte hartzen du eta aktiboki lan egiten du hirian garapen iraunkorra sustatzen, Gasteizko Udalak bultzatzen dituen estrategien barruan. Besteak beste, Ingurumena Kudeatzeko Plan Estrategiko bat abiarazi zuen, Campuseko egunerokoan eragina duten zenbait jarduketa gauzatzeko.

Hortik sortu da Campus Iraunkorra plataforma, zeinak ekarpena egin nahi baitu oro har UPV/EHUko Arabako Campusean edozein jardueratan ingurumena hobetzeko helburuak ezartzeko, helburu horiek lortzeko behar diren ekintzak definitzeko eta unibertsitaterako egokiak diren ingurumen jokabideak proposatzeko, kontuan hartuta unibertsitateko kide gehienak gazteak direla.