euskaraespañol

Dekanotza talde berria Hezkuntza eta Kirol Fakultatean

Julio María Calleja González UPV/EHUko zentroko dekano izendatu dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/10/18

Dekanotza talde berria Hezkuntza eta Kirol Fakultatean
Dekanotza talde berria Hezkuntza eta Kirol Fakultatean | Argazkia: UPV/EHU.

Julio María Calleja González Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko dekano izendatu dute. UPV/EHUko Gorputz eta Kirol Hezkuntzako irakaslea da Calleja eta bere lan eta ikerketa arloak eliteko kirolari aplikatutako entrenamenduaren eta fisiologiaren ingurukoak dira, interes berezia jarriz talde-kiroletan neketik errekuperatzeko egitasmoetan.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako doktorea da Calleja, UPV/EHUn. Horrez gain, Espainiako Batzorde Olinpikoaren eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren Goi Errendimenduko Kiroleko masterra, UPV/EHUko Kirol Zientzietako Ikerketako masterra, eta UCAMen eta LFPren Lesioak Prebenitzeko eta Berregokitzeko masterra ere baditu eginda. Goi Errendimenduan espezializatuta dago eta Galesko Cardiffeko Unibertsitateko Degree in Human Sports Movements gradua ere badu. Doktoratu ondoko hainbat egonaldi egin ditu Callejak Ameriketako Estatu Batuetan, Argentinan, Ingalaterran, Kroazian, Norvegian eta Australian, eta saskibaloiko, atletismoko eta igeriketako entrenatzaile nazionala da.

Julio Callejaz gain, dekanotza talde berria honako hauek ere osatzen dute: Emilio Usún González, idazkaria; Saioa Urrutia Gutiérrez, Euskara dekanordea eta Egoitza koordinatzailea; Jordan Santos Concejero, Nazioarteko Harremanetarako eta Sarbiderako dekanordea; Eneko Fernández Peña, Antolamendu Akademikoko dekanordea; Maite Fuentes Azpiroz, Kalitate eta Proiekzio Sozialeko dekanordea; Iñaki Echeverría Garay, Irakaskuntza, Practicum eta Gradu Amaierako Lanen Koordinaziorako dekanordea, eta Aitor Iturricastillo Urteaga, Ikasleen Arretako, Berdintasuneko eta Jasangarritasuneko dekanordea.