Moodlemoot Euskadi 2021
- Ekitaldia
Noiz eta non
2021/06/04, 09:00
Kokapena
Online
Deskribapena
Ekainaren 4an, ostirala, 09:00etatik aurrera, Euskadi 2021 moodlemoota jarriko da martxan. Prestakuntza birtualaren hedapen bizkortu eta ustekabeko horretatik sortutako esperientziak eta ikaskuntzak partekatzeko lekua da, bai eta, begirada kritiko batekin, lortutako emaitzen balantzeari ekiteko ere. Urruntze sozialeko neurriek eragindako egoera ustekabeak, teknologia irakasteko eta ikasteko erabiltzeko modua aldatu baititu gauetik goizera.
Euskadi moodlemootaren edizio hau, 'Covid ondoko etorkizuna aztertzen: ikaskuntzak eta erronkak pandemia egoeran' izenburupean, online izango da eta doakoa da izena ematea. Hala ere, matrikulatu behar da ikastaroan jarduera guztiak egin ahal izateko.
Antolatzaileek parte hartzeko formatu berriak programatu dituzte, ekitaldiaren online modalitatera egokituta, hala nola tailerrak, "Flipped classroom" erako eztabaidak, interes taldeak eta networking-erako guneak. Formatu konbentzionalago bat nahiago izanez gero, 20 minutuko komunikazioak ere aurreikusi dira, galderetarako txandekin.
Informazio gehiago eta programa, jardunaldiaren webgunean.