euskaraespañol

Eguneko irudia

Jon Juaristiri omenaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/12/14, 12:30

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenean, abenduak 14, 12:30ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Areto Nagusian, ‘Tu voz en muchas voces. Escritos en homenaje a Jon Juaristi’ liburua aurkeztuko da. Ivan Igartuak (UPV/EHU) eta Jesus Antonio Cidek (Madrilgo Complutense Unibertsitatea / Ramón Menéndez Pidal Fundazioa) koordinatutako liburuki kolektiboa da. Liburua Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratu du eta Ramón Areces Fundazioaren laguntza ekonomikoa izan du.

Euskal Herriko Unibertsitatean 18 urte baino gehiago eman dituen Jon Juaristi irakasleari egindako omenaldia da.

Ekitaldian honako hauek parte hartuko dute:

  • Belen Bengoetxea, Letren Fakultateko dekanoa
  • Isabel Muguruza, Filologia eta Historia Saileko zuzendaria
  • Ramon Saizarbitoria
  • Eduardo Uriarte
  • Joseba A. Lakarra
  • Jesús Antonio Cid
  • Iván Igartua
  • Jon Juaristi