euskaraespañol

Eguneko irudia

Arte Erromanikoari buruzko II. jardunaldiak

Noiz eta non

2018/04/25, 19:15 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, apirilak 25, 19:15etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian hasiko dira Arte Erromanikoari buruzko II. jardunaldiak, Arabako Campuseko Esperientzia Gelek, UPV/EHUren Artearen eta Musikaren Historia sailak eta Erromanikoaren eta Erdi Aroko Arabaren lagunen elkarteak batera antolaturik. Arabako Foru Diputazioaren eta Vital Fundazioaren laguntza dutelarik, jardunaldi hauek ‘Pintura erromanikoa. Ikonografia, funtzioa eta teknika’ izena daramate, titulu orokor gisa. Saioak edozeinentzat izango dira irekiak.

Oraingo honetan, hitzaldia Milagros Guardia Pons andrearen esku egongo da ‘Observar y ser observado: el programa iconográfico de las pinturas de Sant Climent de Taüll’ [Behatu eta behatua izan: Taüll-eko Sant Climent-eko pinturen programa ikonografikoa] tituluaz.

Milagros Guardia Pons Erdi Aroko Artearen historiako katedraduna eta irakaslea da Bartzelonako unibertsitatean 1980. urtetik. 1987tik 1993ra bitartean Kataluniako Museu Nacional d’Art-eko arte erromanikoaren bildumako kontserbatzailea izan zen. Ars Picta ikertaldeko zuzendaria da eta IRCVM Institut de Recerca de Cultures Medievals-eko kide. Halabar, institutu horretako zuzendaritza kontseiluko kidea da. Bartzelonako unibertsitateko Estudis avancats en Història de l’Art master ofizialeko zuzendari koordinatzailea da. Doktorego tesia egin zuen ‘Los mosaicos de la Antigüedad Tardía en Hispania. Estudios de Iconografía’ [Antzinate Berantiarreko mosaikoak Hispanian. Ikonografia azterketak] gaia hartuta eta PPU argitaletxeak Bartzelonan kaleratu zuen 1992an. MNACeko kontserbadore gisa, bi erakusketaren komisario izan zen (zein bere katalogoa idatzi eta argitaratuz): 'L'internacionalisme en la gènesi de l'art romànic català‘ (Catalunya Medieval. Generalitat de Catalunya, 1992) eta, Immaculada Lorés eta Jordi Camps-ekin batera, ‘La descoberta de la pintura mural romànica catalana’ (MNAC, Bartzelona, 1993. Ed. Electa). Ikerketak, bereziki azken urte hauetan, Goi Erdi Aroko eta Erromanikoko horma pinturaren azterketan egin ditu eta, zehazkiago, hauen programa ikonografikoen analisietan.