euskaraespañol

Eguneko irudia

Arte Erromanikoari buruzko II. jardunaldiak

Noiz eta non

2018/04/11, 19:15 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, apirilak 11, 19:15etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian hasiko dira Arte Erromanikoari buruzko II. jardunaldiak, Arabako Campuseko Esperientzia Gelek, UPV/EHUren Artearen eta Musikaren Historia sailak eta Erromanikoaren eta Erdi Aroko Arabaren lagunen elkarteak batera antolaturik. Arabako Foru Diputazioaren eta Vital Fundazioaren laguntza dutelarik, jardunaldi hauek ‘Pintura erromanikoa. Ikonografia, funtzioa eta teknika’ izena daramate, titulu orokor gisa. Saioak edozeinentzat izango dira irekiak.

Oraingo honetan, hitzaldia Isabel Mellén-en eskutik egongo da eta ‘Irudi ahantziak. Pintura gorrizko dekorazioa Arabako eliza erromanikoetan’ izango du izena.

Mellén filosofiako lizentziatua da UPV/EHUn, Filosofiaren ikasketa aurreratuei buruzko masterra egin zuen Madrileko Unibertsitate Konplutentsean eta Artearen Historian graduatu da Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean. Gaur egun filosofiako doktorego tesia egiten ari da Zaragozako unibertsitatean ‘La metáfora visual como modelo cognitivo en la creación de mundos virtuales de la Edad Moderna’ izenburuaz. Honez gain, zeregin hauekin batera, kultur zabalkundean aritzen da bi proiektutan: Kultur Gasteiz(Gasteizko hirian kultur zabalkundea egin eta kultur ekitaldiak sortzeko) eta Erdi Aroko Araba (Erdi Aroko arabar ondarea ikertzeko eta zabaltzeko proiektua). Isabel Mellének Antxo Jakitunaren fundazioaren ikerkuntzako unibertsitate lehiaketa irabazi zuen 2017an ‘Argiak itzalean: Estibalizen lehendabiziko mendeak dokumentuen bidez (X-XII mendeak)’ izeneko lanarekin.