euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardun bikaina Enpresen Karreran

UPV/EHUko ordezkariek lepo hartu zuten podiuma emakumezkoen bikoteetan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/10/17

Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkariak
Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkariak | Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Nerea Madariaga Pisanok eta Susana Sanz Abregok osatutako bikoteak lehenengo postua lortu zuen emakumezkoen maila bikoitzean, eta Uxue Ruiz de Azúa Hernándezek eta Lola Oiarzabal Fernandezek osatutako bikoteak kategoria horretako bigarren postua lortu zuten Gasteizko XX. Enpresa Lasterketan, pasa den larunbatean arabar hiriburuaren erdialdeko kaleetan barrena lehiatuta.

Enpresa Lasterketak parte hartzaileen artean jarrera osasuntsua sustatzea du helburu eta kirolarekiko ohitura langileen arteko topagune bihurtu.

Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkariek, gainera, beste aitortza bat lortu zuten proba honetan parte hartzaileen bederatzigarren talderik ugariena izateagatik.

Entrenatu eta anima zaitez datorren urteko edizioan parte hartzera!