euskaraespañol

Eguneko irudia

FIRST LEGO League Euskadi ekimenaren 15. Aldiaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/02/21, 10:00

Kokapena

Gradu-Aretoa - Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Hezkuntzari lotutako txapelketa hau 6 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta 15 urtetan aurrenekoz, aldi berean egingo da hiru lurraldeetan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Era berean, lehen aldiz hiru euskal unibertsitateak izango dira partaide: Deustoko Unibertsitatea (Bilboko eta Donostiako egoitzetan), Mondragon Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea.

Aurkezpenean ekimena elkarrekin antolatzen duten erakundeetako ordezkariak izango dira:

  • Manoli Igartua, EHUko Arabako Kanpuseko errektoreordea.
  • Xabier Riezu, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako Kanpuseko errektoreordea.
  • Jon Altuna, Mondragon Unibertsitateko Errektoreorde akademikoa.
  • Leire Bilbao, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia.

Ekitaldian izango dira, halaber, Eusko Jaurlaritzako, hiru Foru Aldundietako eta txapelketa babesten duten enpresetako ordezkariak:

  • Amaia Esquisabel, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikerketa Zuzendaritzako burua.
  • Saray Zarate, Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Saileko diputatua.
  • Isabel Sarrionandia-Ibarra, Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresak Sustatzeko Zerbitzuko burua.
  • Koldo Peciña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen zuzendaria.

Aurten FIRST LEGO League Euskadi ekimenean parte hartuko duten bi taldek, NClic ikastetxeko (Gasteiz) lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek, eta Urkide ikastetxeko (Gasteiz) DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek, beren berrikuntza-proiektuak azalduko dituzte eta txapelketa honetarako prestatu duten robot-jokoaren erakustaldi bat egingo dute. Torneoa martxoaren 2an izango da, aldi berean Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen.