euskaraespañol

Eguneko irudia

Farmazia Fakultateko ikasleen graduazioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/10/27, 17:30

Kokapena

Europa biltzar jauregia
Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko María de Maeztu Auditorioan egingo da Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateko 2022-2023 ikasturteko ikasle tituludunen graduazio ekitaldia.

Manoli Igartua Olaechea UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea izango da ekitaldiaren buru eta Miren Artaraz Miñon Euskal Gobernuaren Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako zuzendaria izango da bertan. Beroriekin batera izango dira Juan Uriarte García-Borreguero, Euskal Herriko Farmazialarien Kontseiluko presidentea; Carmen de Vega Castaño, Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagaien Zientzia eta Teknologia Elkarteko (ACTAE/EEZTE) idazkaria; Mª José Ibáñez Rozas, Euskal Herriko Dietista-Nutrizionisten Elkarteko (CODINE/EDINEO) idazkaria; Ibone Santos Ellacuria, IZE-Euskadi Ingurumen Elkarteko idazkaria, eta Mirari Ayerbe Díaz, UPV/EHUren Farmazia Fakultateko dekanoa.

Jabi Zabala Albizua irakasleak emandako hitzaldiaren ondoren, diplomak emango zaizkie espedienterik onena izan duten ikasleei, gainerako ikasle tituludunei eta Farmazia Fakultateko GRAL/MAL onenen sariak, UPV/EHU-Novaltia ikasgelak eta AMVISA Uraren Ikasgelak babestuak.