euskaraespañol

Eguneko irudia

Farmazia Fakultateak hitzarmena sinatu du graduondoko berria martxan jartzeko

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/06/30

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia praktiko asistentzialerako unibertsitate adituaren titulu berria abian jarri delarik, Farmazia Fakultateak lankidetza-hitzarmena sinatu du Novaltia, Gipuzkoako Farmazia Banatzaile (DFG), Alliance Healthcare eta Bidafarma erakundeekin. Hitzarmenari esker, matrikulazio tasak murriztu ahal izango dira, bai eta eremu horretako biltzarretara joateko hainbat beka lortu ere.

Titulazio berrirako izena emateko epea irekita dago une honetan.