-
Promoviendo la farmacia sostenible
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
-
Euskal kobazuloetan egindako ikerketa batek iradokitzen du Paleolitoko labar-artea funtzio anitzekoa izan zela
-
Gazte gehienek noizbait erabili dute bikotekideekin offline edo onlineko biolentzia
-
Pregabalinaren erabilera eta gehiegizko erabilera: gehien saldutako sendagaietako baten historia
Euskadiko Unibertsitate Kirol Txapelketa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/03/09, 10:00
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Ostegunean, martxoak 9, Euskadiko Unibertsitate Kirol Txapelketa egingo da Gasteizen, eta Deustuko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek hartuko dute parte bertan.
Goizean zehar, 13 kirol modalitate lehiatuko dira Arabako hiriburuko hainbat kirol instalaziotan, EAEko hiru unibertsitateetako 500 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dutelarik.
Euskadiko Unibertsitate Kirol Txapelketa txandaka antolatzen da unibertsitate ezberdinen artean. Oraingo honetan, Euskal Herriko Unibertsitatea da edizio honen antolatzailea.
Unibertsitate bakoitzak pertsona bat edo bi inskriba ditzake banakako kiroletan, eta talde bat taldeko kiroletan, arautegi teknikoekin bat etorrita.
Sariak Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Kirol Ataleko Areto Nagusian (Lasarteko Atea, 71. 01007 Vitoria-Gasteiz) emango zaizkie txapelketako kirol modalitateetako irabazleei, 14:00etan hasita.