euskaraespañol

Enlight Aliantzak lehen Impact Conference egingo du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/03/30 Noiz arte: 2023/03/31

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

ENLIGHT Impact Conference martxoaren 30ean eta 31n izango da, Bilbon, eta inpaktua neurtzeko diziplinan eta unibertsitate eremuan inpaktu-kultura bat sustatzen aditu ugari bilduko ditu. Ekitaldian ikerketako inpaktu-sariak ere emango dira.

UPV/EHUz gain, ENLIGHTko kideak dira Bordeleko unibertsitatea (Frantzia), Gante (Belgika), Groninga (Herbehereak), Gotinga (Alemania), Comenius-Bratislava (Eslovakia), Tartu (Estonia), NUI Galway (Irlanda) eta Upsala (Suedia). Aliantzaren helburu nagusia hauxe da: unibertsitate-komunitateko kideak herritar global bihurtzea, hurrengo hamarkadetako erronka sozial eta ekonomikoei aurre egiteko behar diren trebetasunak eta gaitasunak eskuratuz. Eta abian jartzen diren ekimenek zein eragina dute gaitasuna trebetasun edo gaitasun horiek garatzeko? Horixe da inpaktu neurketa ebaluatzen dena, pertsonen sinesmenak eta portaerak zein modutan aldatzen laguntzen duten ezarritako ekimenek.

ENLIGHT Impact Conference honetan hitz egingo dute inpaktua neurtzearen arloko oinarriei, metodologiei eta erronkei buruz eta printzipio horrek bultzatutako prestakuntza-, ikerketa-, berrikuntza- eta gizarte-konpromisoko agenda komunak sustatzeko oztopoak eta aukerak aztertuko dira. Aliantzaren bederatzi unibertsitateetako ehun aditu inguru bilduko ditu ekimenak, bai eta saretik kanpoko hainbat hizlari ere, goi-mailako hezkuntzaz bestelako esparruetan eragina neurtzearekin lotuta.

Konferentzian zehar, Ikerketan Inpaktuaren Saria lortu duten taldeak iragarriko dira. Ordutik aurrera eta datorren urtera arte, aliantzan eragina izango duten enbaxadoreen rola hartuko dute, ikerketa-lanean inpaktu-printzipioak txertatzearen garrantzia zabaltzeko.