euskaraespañol

Erakusketa: Elkano, gertatzen ari da

Noiz eta non

Noiztik: 2022/08/31 Noiz arte: 2022/09/29

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia
Euskal Herriko Unibertsitatearen Saltillo eskola-itsasontzia | Argazkia: Juan Mari Apaolaza

Deskribapena

Juan Mari Apaolazaren ‘Elkano, gertatzen ari da’ erakusketa ikusgai dago Euskal Herriko Unibertsitatearen Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Hau EHUkultura Gipuzkoa programaren barruan dago, eta abuztuaren 31tik irailaren 29era egongo da zabalik. Ordutegia goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:30ak arte izango da, astelehenetik ostiralera. Sarrera librea da.

Erakusketaren egileak dio: “Duela 500 urte Elkanoren mundu-bira helburu komertzialak eragindakoa izan zela aitortu arren, irudimena izan zen bidaia hori arrazoitzeko oinarria. Irudimenak teknika, logistika, finantziazioa edo diziplinaren garrantzia izan zuen. Elkanoren mundu-birak ordura arteko muga guztiak apurtu zituen: geografikoak, gizatasunezkoak eta jainkozkoak. Gaur egun, aldaketa guztien gainetik, Elkanok bere begiekin ikusten zituen itsasaldiak eta lurmuturrak ikusten ditugu, horrek historian barrena eramaten gaitu eta jakin mina eta ausardia eragiten digu. Argazki hauetan jaso nahi izan da itsasoan etorkizuna bilatzen duten ikasle hauen begirada eta dantza. Irudimenak argituta esperientziatik ikasten ari diren neska mutilen langitea azaltzen dute irudiek, Elkanorekin duela 500 urteko paisaia konpartitzen dutelarik. Argazkiak Euskal Herriko Unibertsitatearen Saltillo eskola-itsasontzian ateratakoak dira. Itsasketako gradua ikasten duten ikasleak kapitainaren begiradapean  itsasoko praktikak egiten ari dira. Oso erraza izan da itsasontzi barruan bakoitzaren argia topatzea, itsasoak elkarrengana hurbildu gintuen. Proiektu honek Euskal Herriko Unibertsitatean Gipuzkoako EHUkultura zuzendaritzaren laguntza jaso du. Hona arte irudien zirkunstantziak azaldu dizkizut,  ezagutu ditzazun, baina orain, berriz hasi eta irudiak ikustera gonbidatzen zaitut. Ikusi eta ezagutzen jarraitzeko hemen duzu nora jo.”