euskaraespañol

Hidrogenoaren erabilerari eta kontsumoari buruzko erronkak irabazi du Climathon Eibar lehiaketaren IV. edizioa

Petronor eta Tekniker izan dira irabazi duen erronka bultzatu duten enpresak, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolarekin (Eibar) batera. Talde irabazlea Mikel Mendibe eta Endika Agirre ikasleek osasu dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/10/27

Irudia
Climathon Eibar lehiaketaren IV. edizioa. Argazkia: Climathon Eibar

Astebeteko lan gogorraren ondoren, Climathon Eibar ekitaldiaren IV. edizioaren eztabaida eta sari banaketa ospatu ziren. Erronken garapenak presentzialtasun itzulerarekin bat egin zuen aurtengo edizio honetan, eta, aurreko edizioetan ez bezala, 9 egunez garatu zen, inaugurazio eta itxiera ekitaldiekin, astean zehar egin zirenetaz gain. Ekitaldiaren inaugurazioari Jon Iraola Eibarko alkateak eta Patxi Alkorta UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko koordinatzaileak eman zioten hasiera. Jarraian, Monica Pedreira Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendariak, administrazioaren eginkizunak Ekonomia zirkularrean eta Trantsizio energetikoan hitzaldia eman zuen. Ondoren, Cristina Peña UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasle eta ikerlariak ekonomia zirkularrari buruzko hitzaldia eman zuen, eta bukatzeko, Aitor Urresti UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko  irakasle eta ikerlariak trantsizio energetikoari buruzko hitzaldia eskeini zuen. Astean zehar, negozio zirkular berriei buruzko hitzaldia eman zuen, Mondragon Unibertsitateko MIKeko zuzendari den Eduardo Castellanok.

Amaierako ekitaldian honako hauek osatutako epaimahaikideak egon ziren: Mónica Pedreira (Ingurumeneko zuzendaria, Gipuzkoako Foru Aldundia); Ana Telleria (Udaleko Garapen Ekonomikoko zinegotzia, Eibarko Udala); Josean Rodríguez (ADEGIko Ekintzaileen Foroko dinamizatzailea); Mirari Antxustegi (UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea)

Hidrogenoa bultzatzeko proposamenari saria

Hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendariak eman zien saria IV. edizioko irabazleei, Mikel Mendibe eta Endika Aguirre, erronka honetan lan egin zutenei: Hidrogenoa erabiltzeko eta kontsumitzeko ideien garapena eta bideragarritasuna.

Saria 1.200 eurokoa izan da eta Petronor eta Tekniker enpresek bultzatu dute, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolarekin batera (Eibar). Sorpresa gisa, aurkezpen honetarako ikasleek hidrogeno pila bat ekarri zuten, eta hori, zalantzarik gabe, asko gustatu zitzaion epaimahaiari.

Gainera, edizio honetan 600 euroko bi sari ere banatu ziren, bi proiektu finalistentzat:

  • Laborategi baten sorrera bilatzen zuen erronka, EOLAB deitu dutena eta Gipuzkoako lurraldean minieolikoa ikertzea eta bultzatzea helburu duena. Nahia Martinezek eta Luis Zengotitabengoak zuzendu dute erronka, eta Roseo Eólica Urbana enpresaren bultzada izan du.
  • Arabako udalerria identifikatzeko erronka, energia-komunitate bat diseinatu eta garatzeko. Antonio López, Danel de Prado, Raquel Riera eta Mikel Azcuek zuzendu dute eta Goiener enpresak bultzatu du.

Erronka irabazleak hauek izan badira ere, IV. edizio honetan bultzatu diren beste 4 erronkak aipatu behar dira:

  • Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak edo burdinazkoak ez diren beste material batzuk birziklatzeko potentziala aztertzea, Scrapad klik, sell & buy enpresak bultzatuta.
  • Ekomodo marka nazioartekotzeko estrategia bat lantzea eta produktuen katalogo berri bat sortzea, Ekomodok bultzatuta.
  • Industria/zerbitzuak/egoitzako energia-komunitate mistoa, Goienerrek eta Teknikerrek sustatua.
  • Mugikortasun intermodala Debabarrenan, Teknikerrek bultzatuta.

Horrela, Climathon Eibarrek, zalantzarik gabe, etorkizunerako trazabilitate interesgarria izan dezaketen ideiek markatutako edizio berri bat itxi zuen, Alfredo Bezosek berak, ekitaldiaren zuzendari eta antolatzaileak, adierazi zuen bezala.