euskaraespañol

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/04/23, 18:00

Kokapena

Areto nagusia - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak 2022/2023 promozioko ikasleak graduatzeko ekitaldia egingo du apirilaren 23an, Sarrikon. Guztira 370 pertsona graduatuko dira. 

Graduazio ekitaldian, Aparteko eta Espediente Onenaren sariak ere banatuko dira, biak ala biak, Sara Cabot Lealek eramango ditu (Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea). Era berean, Ekonomia eta Enpresa Fakultatean ematen diren bost graduetako bakoitzeko Bikaintasun eta Aparteko sariak banatuko dira. 

Inés Macho Stadler, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ekonomia katedraduna, 64. promozio honetako amabitxia izango da. 

Ekitaldian parte hartuko dutenak: 

  • Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea 
  • Gorka Moreno, Bizkaiko Campuseko errektoreordea 
  • Jon Barrutia, Ekonomia eta Empresa Fakultateko dekanoa
  • Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria 
  • Iñaki Ruiz, Ekonomisten Euskal Elkargoko lehendakaria