-
Euskal kobazuloetan egindako ikerketa batek iradokitzen du Paleolitoko labar-artea funtzio anitzekoa izan zela
-
Promoviendo la farmacia sostenible
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
-
Gazte gehienek noizbait erabili dute bikotekideekin offline edo onlineko biolentzia
-
Pregabalinaren erabilera eta gehiegizko erabilera: gehien saldutako sendagaietako baten historia
Zientziarekiko otorduak Lascarayn
Noiz eta non
Noiztik: 2017/06/14 Noiz arte: 2017/06/13, 13:30 - 12:23
![Irudia](/documents/10136/7124225/Lascaray+Ikergunea.jpg/ba1877a2-b7f0-4cd9-9e68-83000a16463e?t=1497356545000)
Deskribapena
Asteazkenan, ekainak 14 dituela, 13:30etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Lascaray Ikerguneko bidehitzaldietarako aretoan, ‘Zientziarekiko otorduak Lascarayn' ekimenaren jardunaldi berria egingo da. Oraingo honetan, hizlaria Oihane Martin doktorea izango da, Madrileko Ramón y Cajal ospitaleko Mikrobiologia eta Parasitologia zerbitzuko parasitologo klinikoa eta UPV/EHUren Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia saileko irakasle elkartua.
Bere aurkezpenak ‘De micro a macro y viceversa' [Mikrotik makrora eta alderantziz] du izena eta bertan azalduko du bere jardun profesionala eta bere ikerketa ildo nagusiak.
‘Zientziarekiko Otorduak' Lascaray Ikerguneak aldian-aldian antolatzen duen jarduera da, non ikertzaileek beren esperientziak eta beren posizioa sendotzera eraman dituzten estrategiak partekatzen dituzten, bai eta beren ikerketa ildo garrantzitsuenak aurkeztu ere. Jardueraren jasotzaile dira, ikerkuntzan eta garapenean interesatutako ikasleak, prestakuntzari ekin berri dioten ikertzaile gazteak, prestakuntzan ari diren ikertzaile gazteak, finkatutako ikertzaile gazteak, ikertzaile nagusiak eta ikerketa taldeetako arduradunak eta, oro har, irakasle/ikertzaileak.