euskaraespañol

Eguneko irudia

ehualumniren aurkezpena, UPV/EHUko ikasle ohien sarea

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/14 Noiz arte: 2016/04/12, 18:00 - 11:54

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, apirilak 14, 18:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) UPV/EHUko ikasle ohien sarea, ehualumni, gizarteari aurkeztuko zaio. Festa bat izango da, non hasieratik amaierara arte sareari lotuta dauden pertsonak protagonista izango diren. Ekitaldian Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea, eta Iñigo Lamarca, ehualumniren presidentea ere egongo dira. Aldi berean, bertaratuko diren ikasle ohiek aukera izango dute berriro elkartzeko, gogoratzeko eta harreman berriak sortzeko.

Festan hemen eta munduan erreferentzia soziala, ekonomikoa eta kulturala diren UPV/EHUko titulatuek parte hartuko dute. Haiek beren esperientzia eta ezagutza eman dizkiote gizarteari eta datozen belaunaldientzat aitzindariak dira. Horregatik, UPV/EHUko balioa pertsonak direlako, ikasle ohien sarea sortu da. Dagoeneko 300.000 baino gehiago dira UPV/EHUko geletatik atera diren titulatuak. Ehualumnik eskainiko dizkie hainbat zerbitzu, prestatzen jarraitzeko eta, nahi izanez gero, graduatu promozio berriei laguntzeko (Mentoring, Cicerone, Enbaxadorea eta Prestakuntza Eskola).