‘Pariseko goi-bilera, emaitza historikoa?', hitzaldia eta mahai-ingurua Ibon Galarragarekin
Noiz eta non
2016/01/26 2016/01/26, 19:00 - 21:00
Deskribapena
Asteartean, urtarrilak 26, 19:00etan, Azkuna Zentroko Auditorioan (-1 solairua), Ibon Galarraga Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroko ikertzaileak "La cumbre de París, ¿un resultado histórico?" ( 'Pariseko goi-bilera, emaitza historikoa') izeneko hitzaldia eskainiko du.
Abenduan Parisen ospatu zen klima aldaketari buruzko konferentzia, COP21 delakoa. Hainbat analistaren ustetan arrakasta historikoa den adostasun batera iritsi ziren 195 herrialde, 2020tik aurrera klima globaleko gidalerroen arauak finkatzeko orduan oso garrantzitsua dela uste baitute. Bien bitartean, beste batzuen ustetan, ez da aurrera pauso garrantzitsurik eman. Zein izan dira akordio honen gakoak? Zergatik daude hain interpretazio desberdinak paktu beraren inguruan?
Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da. Sarrerak Azkuna Zentroaren infopuntuan hartu behar dira, urtarrilaren 1etik aurrera. Sarrera doanekoa da.
Argazkiaren egilea: David Baird, CC-BY-SA.