euskaraespañol

Hitzaldia: ‘El lujo hecho libro’

Noiz eta non

2018/04/12, 19:15 - 00:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunean, apirilak 12, 19:15etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, Miguel Carlos Vivancos-ek hitzaldia eskainiko du ‘El lujo hecho libro: Cómo se ilumina un manuscrito en la Edad Media’ [Luxua liburu bihurtuta: Nola argiztatzen da eskuizkribu bat Erdi Aroan?] izenburua harturik. Jarduera hau UPV/EHUren Arabako campuseko Esperientzia Gelek eta ACAEXA-AEIKE Arabako Esperientzia Geletako ikasle eta ikasle ohien elkarteak antolatu dute.

Hitzaldi honekin batera, ‘The Gregorian Chant Choir of Spain’ gregoriar taldearen kontzertua ere antolatu da, Ismael Fernández de la Cuesta jaunak zuzenduta. Vitoria/Gasteizko Letren Fakultateko Areto Nagusian egingo da apirilaren 18an, 19:15etan.

Ekitaldiok irekiak izango dira jende guztiarentzat.