euskaraespañol

Eguneko irudia

Jardunaldia Jardunaldia

Ingeniaritza jasangarriari buruzko jardunaldi eta erakusketa

Noiz eta non

Noiztik: 2014/12/11 Noiz arte: 2014/12/19, 14:00 - 14:00

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzako U.E.-k ingeniaritza jasangarriari buruzko jardunaldi eta erakusketa antolatu du, ahalik eta aztarna ekologikorik txikiena uzten duen ingeniaritzaren kultura zabaltzearren. Jarduera hauek ikasleak eta UPV/EHUko pertsonala dituzte helburu, baina enpresak eta publiko orokorra ere bai.

Jardunaldia 9.30etan hasiko da ostegunean, abenduak 11 dituela, eskolako ekitaldi aretoan eta bertan egongo dira, besteak beste, Ihobe, Aenor, Michelin eta Aernnovako ordezkariak egongo dira enpresa jasangarriak unibertsitatearen esparrura hurbiltzeko asmoz.

'Ingeniaritza jasangarriaren produktuak' erakusketari dagokionez, abenduaren 11an bertan inauguratuko da, 12.30etan, Javier Garaizar UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea eta Idoia Garmendia Vitoria/Gasteizko ingurumen eta esparru publikoaren arloko zinegotzia bertan direla.

Azaroaren 19 arte, Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzako U.E.ko korridoreak museo bihurtuko dira non ingeniaritza jasangarriko enpresa handi zein txikiek erakutsiko baitituzte beren produktu eta zerbitzuak. A&B Laboratorios, Aernnova, alSol, Axalko, Bellota, Callaghan, Clean-Biotec, e-Betez, Ecoalf, Ecoprac, Ihobe, Inèdit, Ixi Wood, Lufe, Luznor, Michelin, Ofita, Optimitive, PFERD-Caballito, Renault, Skuibo, Termogenik, Wattio, Yor bezalako enpresek edo Vitoria/Gasteizko udalak berak hartuko dute parte.