euskaraespañol

Transplanteen Legearen 35. Urteurreneko Aparteko Saria irabazi du Romeo Casabonak

Lehenengo argitaratze data: 2014/10/24

Irudia

Carlos María Romeo Casabona irakaslea doktorea da Zuzenbidean eta Medikuntzan, katedraduna Zigor Zuzenbidean Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean eta Zuzenbide eta Giza Genomako Bizkaiko Foru Aldundia Unibertsitate arteko Katedrako zuzendaria Deustuko Unibertsitatearen eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen artean. Romeo Casabona irakasleak Fundación Renal Iñigo Álvarez de Toledo erakundeak ematen duen "Transplanteen Legearen 35. Urteurreneko" Aparteko Saria irabazi du. Sari hori astelehenean, urriaren 27an, emango diote.

Hogeita bost urteko historia daukaten sari horien xedea Espainian ikerketa nefrologikoa sustatzea da, eta giltzurrunaren patologiarekin lotutako ikerkuntzaren alorrean estatu-mailan ematen diren saririk garrantzitsuenak dira. Deialdiak hiru ikerkuntza-modalitate jasotzen ditu, oinarrizkoa, klinikoa eta erizaintzakoa.

Romeo Casabona irakaslea Organoen Erauzketa eta Transplanteari buruz indarrean dagoen 1979ko Legearen zirriborroaren egilea izan zen, eta arlo horretan Osasun Ministerioarekin batera lan egin du. Horrez gain, Ikerketa Biomedikoari buruzko 2007ko Legearen zirriborroa prestatu zuen lantaldeko kidea izan zen, eta horren sintesi-idazketan ere lagundu du, Senatuari aholkularitza emanda. Laguntza bidezko Ugalketa Teknikei buruzko Lege berriaren zirriborroa egiteko aholkularitza ere eman zuen, bi kasuetan Justizia Ministerioaren ordezkaritzan. 2006ko Zigor Kodearen Proiektuari buruzko aholkularitza ere eman dio Justizia Ministerioari.

Sari honen bidez, Fundazioak Lege horren garrantzia nabarmendu nahi du. Izan ere, Lege hori gizarte zibilak sustatu zuen, guztion adostasunarekin onetsi zen, eta Espainiako gaixo askoren patua aldatu zuen.