UPV/EHUko Koruak kurtso amaierako kontzertua egingo du Mikel Andueza saxofonistarekin
Noiz eta non
Noiztik: 2014/06/13 Noiz arte: 2015/01/16, 20:00 - 12:26
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Bihar ostirala, ekainak 13, 20:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea 3, Bilbo), Enrique Arzuzak zuzendutako UPV/EHUko Koruak kurtso amaierako kontzertua eskainiko du. Jazz ikuskizun musikalean, abesbatzako ahotsak Mikel Andueza saxofonista bakarlariarekin nahastuko dira. Ekitaldia KulturBasquek eta UPV/EHUk antolatu dute. Sarrera librea.
Kontzertua izango da koruen ahotsen eta Mikel Anduezaren saxoaren inprobisazioen arteko elkarrizketa bat. Joko diren piezak obra klasikoak, modernoak, euskal musikakoak eta beltz espiritualak dira.
UPV/EHUko Koruak eskainiko duen programa ondokoa izango da:
- Tota pulchra es. Ola Gjeilo
- Ave maris stella. Javier Busto
- Parce mihi Domine. Cristóbal de Morales (1500-1553)
- Ubi Caritas. Maurice Duruflé (1902-1986)
- Izar ederra. Francisco Escudero (1912-2002)
- Dantza. Xabier Sarasola
- Ain´t got time to die. Arr Hall Johnson (1888-1970)
- Plenty good room. Kirby Shaw
- Shennandoah. Arr. James Erb
- Deep river. Arr. Harry Burleigh (1866-1949)
- My soul´s been anchored in the Lord. Arr. Moses Hogan (1957-2003)
- I´m gonna sing ´til the spirit moves in my heart. Moses Hogan
- I´m a train. Albert Hammond , Mike Hazelwood (1941-2001) y Arr. Peter Knight (1917-1985)