euskaraespañol

Udaberriko XII. Lasterketan 1.500 korrikalarik baino gehiagok parte hartuko dute

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/16 Noiz arte: 2015/01/23, 10:00 - 13:31

Kokapena

Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Donostiarrak-UPV/EHU Udaberriko XII. Lasterketak igandean, martxoak 16, 10.00etan abiatuko da, UPV/EHUko Gipuzkoako Campusetik (Ignacio Mª Barriola Zentrotik, Elhuyar plaza 2, Donostia), 10.000 metroko lasterketak herri izaera nabarmena du, eta egingo duen ibilbide osoa erabat laua da, hirian bertan eta asfaltoaren gainetik. Honela, hiru hondartzen itsasertzak inguratzen dituen ibilbidea egingo du; horrez gain, Alde Zaharra ere bisitatuko du. Likidoak hartzeko postua 5. kilometroan egongo da, Moneoren Kuboen alboan, Kursaalean. Eta Kontxa Pasealekutik itzulera errepidetik izango da, ez bidegorritik.

Oraindik lasterketaren dortsala jaso ez dutenek egin ahal dute UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Kirol Zerbitzuan: Larunbata, martxoak 15, 16:00etatik 20:00etara, eta lasterketaren eguna, igandea, martxoak 16, 8:00etatik 9:00etara. Ezinbestekoa izango da NAN-a edo inskripzio ziurtagiria aurkeztea.

Lasterkariak gehienez ordubete eta 10 minutuko denboran iritsi beharko dira helmugara, eta 5. kilometrora, aldiz, 35 minututan. Denbora hori baino gehiago behar izanez gero, lasterkariak automatikoki kanporatuko dira, eta lasterketa utzi beharko dute.

Antolakuntzari esker, parte hartzaileek aldagela eta dutxa zerbitzuak erabilgarri izango dituzte Benta Berri kiroldegian, baita lasterketak irauten duen artean arropategi zerbitzua ere (motxila, poltsa, etab. gordetzeko).

Sailkapen orokorreko lehenengo hiru emakumeek eta hiru gizonezkoek garaikurrak jasoko dituzte, baita UPV/EHUko lehenengo hiru emakumeek eta hiru gizonezkoek ere. Halaber, lasterketa amaitu ostean, parte hartu dutenen artean opari zozketa egingo da.

Edizio honetan, Asier Cuevas y Claudia Behobide korrikalariei lasterketako 1. dortsalarekin omendu dituzte. Horrez gain, elkartasun kausekin kolaboratzeko filosofiaren barruan, Donostiarrak-UPV/EHU Udaberriko Lasterketako antolakuntzak ekarpen ekonomikoa egingo dio Algaraclown eta Amigosolidarios elkarteei.

Sailkapena lasterketa bukatu bezain laster argitaratuko da www.donostiarrak.com webgunean.

Informazio gehigarria