Unibertsitatera Sartzeko Proba 2025: Ohiko deialdia
USaPeko emaitzak
Kalifikazioen kontsulta honetatik, sinadura elektronikoko kalifikazio-txartela eskura dezakezu, eta UPV/EHU ez den beste unibertsitate batean onartua izan bazara, USaPeko espedientea unibertsitate horretara (AZO) lekualdatzeko izapideak ere egin ditzakezu.
- Espedientea lekualdatzeko eskaera: ekainaren 12tik aurrera
Emaitzen txartelak
Sinadura digitala daukan USaPeko noten txartela behar baduzu beste unibertsitate batzuetan aurkezteko, SARBIDEAren bidez eskura dezakezu.
Horretarako, ekainaren 17tik aurrera, SARBIDEAn sartu beharko zara, eta noten txartela lortu.
Gogoan izan honako hauek:
- Azterketaren bat berrikusteko eskatu baduzu, behin-behineko kalifikazio-txartela lortuko duzu. Ekainaren 23tik aurrera, berrikuspena eskatzeko epea amaitu ondoren, behin betiko nota-txartela lortu ahal izango duzu.
-
Noten txartela behin betikoa izango da:
-
Ekainaren 17tik aurrera, azterketaren bat berrikustea eskatu ez baduzu.
-
Ekainaren 23tik aurrera, azterketaren bat berrikustea eskatu baduzu.
-
Azterketen berrikusketaren eskaera
-
Azterketak berrikusteko eskaera SARBIDEAren bidez egin behar da (SARBIDEA > Unibertsitatera sarbide-probak > Emaitzak).
-
Eskaera aurkezteko epea hauxe izango da: ekainaren 12tik ekainaren 16ra.