M4 Tornado
M4 TORNADO (Bruker) laginak karakterizatzeko tresna bat da, puntu txikiko X izpien mikrofluoreszentzia erabiliz. Bere neurriek elementuen konposizioari eta banaketari buruzko informazioa ematen dute, baita azaleraren azpitik ere. MikroXRF espektrometro honek edozein motatako (organikoa, ez-organikoa edo likidoa) 2D eremuko puntuak (spotak), lerroak eta eskaneatzeak abiadura handian aztertzeko aukera ematen du.
