Lurra planetaren forentseak: nork eta nola kutsatu du lurralde hau?

STEM – GEOLOGIA: Actividad práctica para alumnado de ESO

La actividad se realizará en euskera.

Lurra planetaren forentseak: nork eta nola kutsatu du lurralde hau?

Giza jarduerek gaur egungo atmosferan eta itsasoetan duten inpaktua zuzenean ikusten ari gara, beroketa global edo itsasoen kutsadurak bizidunengan eragiten duten kalteen bitartez. Baina ahaztu egiten zaigu gizakiok eragiten dugun kutsadura milaka edo milioika urteetan zehar sedimentuetan gordeko dela, gizakiaren jarduera okerren testigu. Geologiako praktika honen helburua lurralde bateko edo hondartzetako gaur egungo sedimentuak, zein duela hamarkada batzuk sortutako arrokak aztertuz, sedimentu naturalak eta kutsadura diren partikulak desberdinduz, partikula kutsatzaileen jatorria bilatu eta horiek lurralde horretara nola iritsi diren jakitea da, Lurra planetaren dinamikaren azterketaren bidez.

  • Norentzat: DBH-ko 1. eta 2. mailako ikasleentzat. Ikasleekin gerturatzen diren irakasle zein orientatzaileek ere parte har dezakete jardueran.
  • Non: UPV/EHUko Leioako Campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean
  • Noiz: Maiatzaren 24, 10:00 – 12:00
  • Izena emateko eta informazio gehiagorako kontaktua: hgi@ehu.eus