euskaraespañol

Eguneko irudia

Arteshop Bilbao ekimenaren V. edizioaren sari-banaketa

Noiz eta non

2015/06/17 2015/06/17, 20:30 - 22:00

Deskribapena

Asteazkenean, ekainak 17, 20:30ean, Erriberako merkatuan  (Erribera kalea, 20. Bilbo) ARTESHOP BILBAO 2015 ekimenaren V. edizioaren sariak banatuko dituzte UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak, Carmelo Garitaonandiak; Bilboko Garapen Ekonomikoa, Merkataritza eta Enplegu zinegotziak, Xabier Otxandianok;  Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak, Nora Sarasolak; eta Bilbao Arte Fundazioko zuzendariak, Juan Zapaterrek. Lehiaketan, Arte Ederren Fakultateko  75 ikasleren obrak dituzten Bilboko 75 saltokik parte hartu dute.