euskaraespañol

Eguneko irudia

Konferentzia Konferentzia

Familia enpresentzako finantzaketa alternatiboak

Noiz eta non

Noiztik: 2015/03/25 Noiz arte: 2015/03/24, 18:00 - 15:14

Zikloa

"Empresa Familiar, marcando la diferencia"

Deskribapena

Asteazkenean, martxoak 25, 18:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriko, Lehendakari Agirre etorbidea 83, Bilbo), UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatu duen "Empresa Familiar, marcando la diferencia" zikloko laugarren hitzaldia eskainiko du Gotzon Hervás, Caixabankeko Euskadi eta Kantabriako Enpresetako Zuzendaritza Komertzialeko Finantziazio Arduradunak "Alternativas de financiación para la empresa familiar" izenburupean.

Hervásek bere hitzaldian azalduko ditu, besteak beste, "krisiaren efektua eta banku sistemaren konbultsioa enpresen finantzaketaren aurrean; rating-aren eta Basilea III-aren eragina enpresen finantzaketan; finantza erakundeek gehien balioztatzen dituzten arloak arriskuaren kontzesio unean; finantzaketa lortzeko aukera ezberdinak; nola egin aurre krisi egoera bati enpresa batean, berregituraketa eta hartzekodunen konkurtsoa".

UPV/EHUko Familia Enpresaren Katedrak antolatutako zikloa honako hitzaldi hauekin osatuko da:

Izenburua: "Valoración de Empresas Familiares"
Hizlariak: Carlos Manuel Rodriguez, Cafentoko Kontseilari Delegatua, eta David Gonzalez, GLEZCOko Bazkide Zuzendaria
Eguna: Apirilak 15
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan

Izenburua: "Gestión de la empresa familiar: CEO Familiar versus CEO no Familiar"
Hizlariak: Bi familia enpresatako bi CEO
Moderatzailea: Manuel Urrutia, Confianzeko Kontseilari Delegatu eta Zuzendari Nagusia
Eguna: Maiatzak 7
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan

Izenburua: "Rasgos de una empresa competitiva en un entorno competitivo complejo"
Hizlaria: Sabin Azua, B+I Strategy enpresako bazkide zuzendaria
Eguna: Maiatzak 13
Ordua: 18.00etatik 19.30etara
Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa