euskaraespañol

Hitzaldia Hitzaldia

"Ariketa fisikoa, argaltzeko pilula ote?", hitzaldia eta mahai-ingurua Jon Irazustarekin

Noiz eta non

Noiztik: 2015/01/20 Noiz arte: 2015/01/28, 19:00 - 18:52

Deskribapena

Asteartean, urtarrilaren 20an, 19:00etan, AlhondigaBilbaoko Mediateka aretoan (2. solairua) gelan  (Arrikibar Plaza, 4. Bilbao), Jon Irazustak, UPV/EHUko Fisiologiako  irakasleak, 'Ariketa fisikoa, argaltzeko pilula ote?' hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko du Zientziateka ekimenaren barnean, hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimenean, hain zuzen Orain arte Zientziatekako hitzaldiak gazteleraz egin dira. Hile honetatik aurrera euskarazko hitzaldiak ere programatuko dira, Jon Irazustarena lehena izango delarik. Hitzaldi hau, beraz, euskaraz egingo da.

Obesitatea munduko herrialde gehienetan hazten ari da. Joera honen arduradun nagusiak bi dira: jakien eskuragarritasun handiagoa eta sedentarismoa. Hau dela eta, jarduera fisikoa gizentasunari aurre egiteko metodo erabilgarria dela uste da. Alabaina, ba al dakigu zein den pisua jaisteko edo mantentzeko ariketa fisiko mota eta dosirik eraginkorrena? Hau da, zein ariketa mota egin behar den, nola eta zelako maiztasunarekin... Gehiegizko pisuari aurre egiteko ez dago miraririk, baina galdera horiei erantzun bat topa dakieke gaur egun ezagutzen ditugun datu esperimentaletan oinarrituz. Bestalde, esan beharra dago obesitatearekin lotuta paradoxa bat dagoela, zenbait egoeratan gain-pisua dutenek osasun-abantaila baitute.

OHARRA: Gonbidapenak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.

Kulturaren Zientifikoko Katedraren azken berriak ezagutu daitezke haren blogean eta Facebookeko orrian.