-
Promoviendo la farmacia sostenible
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
-
Euskal kobazuloetan egindako ikerketa batek iradokitzen du Paleolitoko labar-artea funtzio anitzekoa izan zela
-
Gazte gehienek noizbait erabili dute bikotekideekin offline edo onlineko biolentzia
-
Pregabalinaren erabilera eta gehiegizko erabilera: gehien saldutako sendagaietako baten historia
Euskadiko VI. Geografia Olinpiada
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/03/10, 10:00
Kokapena
Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Gradu Aretoan, burutuko da Euskadiko Geografia VI. Olinpiada, Euskadiko Geografoen Elkargoaren Lurralde Ordezkaritzak antolatuta, UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila lankide dela.
Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikastetxe publiko, itundu edo pribatutan Geografia ikasgaia ikasten duten Batxilergoko 2. mailan matrikulatutako ikasleek parte hartuko dute. Parte hartzea banakakoa da eta gehienez 8 ikasle aurkez daitezke ikastetxe bakoitzeko.
Geografia Olinpiadaren helburua ikasleen interesa sustatzea da diziplina zientifiko horrekiko. Geografiak lotura estua du lurraldearekin, eta inguratzen gaituen mundua ulertzen eta konprenitzen laguntzen digu, bai ingurune naturala, bai bertan garatzen den giza jarduera.
Sari banaketa 12:30etan izango da Letren Fakultateko Gradu Aretoan.