-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
Eraikinen zaharberritze energetikoak planifikatzeko lehen tresna garatu dute
UPV/EHUk 60 beka eskaintzen ditu, Global Training atzerrian praktikak egiteko programaren barruan
Deialdia ekainaren 14tik uztailaren 14ra zabalik dago
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2017/06/30
![](https://ehu.eus/documents/10136/3858697/campusa_estudiante_campus.jpg/60fef53f-65e4-43f7-92c6-63abfc7f7f62?t=1429177987000)
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, UPV/EHUrekin eta beste erakunde kudeatzaile batzuekin lankidetzan, "Atzerrian Praktikak egiteko Beken" programa jarri du martxan, 30 urtetik beherako tituludunei zuzenduta. Programak ‘Global Training' du izena. Zehazki, Euskal Herriko Unibertsitateak, guztira 60 beka kudeatuko ditu.
‘Global Training' programaren helburua da euskal gazte tituludunen mugikortasun transnazionala sustatzea, lanbide praktikak egiteko beren ikasketa eta lanbide profilarekin lotutako proiektuetan, atzerriko enpresa eta erakundeetan, 6-12 hilez, aurretiaz diseinatutako praktiketako prestakuntza planarekin.
Esan beharra dago UPV/EHU dela Euskadiko goi hezkuntza eremuan bakarrik aurkeztu den erakunde bakarra.
"Oso pozik gaude deialdiaren emaitzarekin. Gure unibertsitateak kalitateko proiektua aurkeztu du, eta, hori dela eta, gehieneko beka kopurua kudeatu ahalko dugu: 60, bost ezagutza arloekin lotutako enpresetan", esan du Marta Barandiaran UPV/EHUko Koordinazioko eta Nazioarteko Harremanetako errektoreordeak.
Programari buruzko eta UPV/EHUren eskaintzei buruzko argibide gehiagorako, joan Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzako orrialdera: https://www.ehu.eus/es/web/nazioarteko-harremanak