-
Euskal kobazuloetan egindako ikerketa batek iradokitzen du Paleolitoko labar-artea funtzio anitzekoa izan zela
-
Promoviendo la farmacia sostenible
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
-
Gazte gehienek noizbait erabili dute bikotekideekin offline edo onlineko biolentzia
-
Pregabalinaren erabilera eta gehiegizko erabilera: gehien saldutako sendagaietako baten historia
Manoli Igartua, Farmaziako dekano
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2017/03/07
![Irudia](/documents/10136/6740479/Manuela+Igartua+web.jpg/67044d46-8567-4cec-ae8c-df1c736e2797?t=1488882536000)
Manoli Igartua Olaechea hautatu dute Farmazia Fakultateko dekano berria. Ikastegi horretako lizentziatuen lehen promoziokoa da, farmaziako doktore UPV/EHUn, baita Farmazia eta Farmazia Teknologia Arloko irakasle titularra ere. Hainbat tesi zuzentzen parte hartu du, eta ikertzaile aritu da hainbat proiektutan. Aipagarriak ditu artikulu zientifikoen sorrera eta bost patentetan izan duen partaidetza.
Agintaldi honetarako bere helburu nagusiak dira fakultatean ematen diren lau graduetako hautazko irakasgaien eskaintza berrikustea, gradu eleaniztasunak sustatzea eta egungo titulazioen kalitatea zein bikaintasuna bultzatzen jarraitzea, etengabeko hobekuntzaren bitartez. Gainera, arreta berezia jarriko diote praktikei lotutako guztiari, hala nahitaezkoak, nola boluntarioak, baita mugikortasun eta nazioartekotze programei ere.
Dekanoaren lantaldea ondorengoekin osatzen da: José María Ezpeleta Arenaza, idazkaria; Joseba Bikandi Bikandi, Akademia Antolakuntza eta Irakats Plangintzako dekanordea; Concepción Estíbaliz Alonso Pérez, Kalitate eta Berritzapeneko dekanordea; Encarnación Goicoechea Osés, Kanpoko Praktiken dekanordea; Marta Arroyo Izaga, Mugikortasun eta Nazioarteko Programen dekanordea; eta Nora Unceta Zaballa, Ikasleak eta Gradu Amaierako Lanaren arduradun.