euskaraespañol

Eguneko irudia

Migdalia Machín Kanarietako Unibertsitate, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuak CFAA bisitatu du

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/09/06

Irudia

NON: Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko zentroa. NOIZ: 2023ko irailaren 6an. NORK: Mitxi. UPV/EHU.

Gaur goizean, Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko zentroak (CFAA) Migdalia Machín Kanarietako Unibertsitate, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuaren bisita hartu du. Kanarietako Gobernua Euskadira egiten ari den bisita ofizialaren barruan kokatzen da bilera, Eusko Jaurlaritzak garatzen duen unibertsitate eta ikerketa-politika bertatik bertara ezagutzeko, ikerketa-zentro batzuen funtzionamendu eta ezaugarriekin batera.  

Bileran izan dira, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreorde Guillermo Quindós, CFAAko zuzendari Norberto López de Lacalle, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Morais, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendari Miren Artaraz eta Ikerketako zuzendari Amaia Esquisabel.

Kanarietako Gobernuaren izenean, besteak beste, honako hauek egon dira: Alfonso Cabello Mesa Lehendakaritzako sailburuordea, Ciro Gutiérrez Ascanio Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea eta Octavio Caraballo de León Gobernuko Lehendakaritzako Koordinazioko eta Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusia.

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu. 

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus