euskaraespañol

Eguneko irudia

Inés Ibarra-Lecuek jaso du Cannabinoideei buruzko Ikerkuntzarako Espainiako Elkartearen argitalpen zientifiko onenaren saria

UPV/EHUko ikerlariaren lanak medikamentu eta terapia berriak sortzeko bideak irekitzen ditu, kalamuaren kontsumoaren ondoriozko eskizofrenia tratatzeko

  • Ikerketa

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/03

Irudia
Inés Ibarra-Lecue

Inés Ibarra-Lecue doktoratu aurreko ikerlariak jaso du Cannabinoideei buruzko Ikerkuntzarako Espainiako Elkartearen (gaztelaniaz, SEIC) argitalpen onenaren saria, doktoratu aurreko bertsioan, Neuropsychopharmacology aldizkarian argitaratutako artikuluarengatik.

Artikuluak kalamua kontsumitu ostean sortzen den eskizofrenia garatzeko arriskuaren areagotzean molekula mailan esku hartzen duten mekanismoak identifikatu ditu, lehenengo aldiz. “THCarekin (kalamu landarearen osagai psikoaktibo nagusiarekin) tratatutako animalien garunetan aldaketa batzuk antzeman ditugu, eta eskizofrenia duten pertsonengan ikusten direnen berdinak dira. Gainera, THCren efektuak ekiditeko gai izan gara, proteina batzuren jarduera etenda”, adierazi du Inés Ibarra-Lecuek.

Ikerkuntzak kalamuaren kontsumoarekin lotutako eskizofrenia duten pertsonen bizitza hobetzeko medikamentu eta terapiak diseinatzeko balio dezake. “Gaixotasun horren tratamenduan erabiltzen diren medikamentuak, sarri, ez dira guk nahi beste eraginkorrak. Lan honetan deskribatzen ditugun proteinak paziente mota hau tratatzeko medikamentu berrien jomuga gisa erabil daitezke”, aurreratu du.

SEIC-ek saritutako lan hau egun Inés Ibarra-Lecue garatzen ari den doktoretza-tesiaren parte bat da, UPV/EHUko Neuropsikofarmakologia ikerketa-taldean, Leyre Urigüen eta Luis F. Callado doktoreen zuzendaritzapean, eta Eusko Jaurlaritzaren ikerlari-prestakuntzarako diru-laguntza bati esker.

Saria Cannabinoideei buruzko Ikerkuntzarako Espainiako Elkartearen 19. urteroko bileran banatuko da Madrilen, 2018ko azaroaren 22tik 24ra bitarte.

 

 

Erreferentzia bibliografikoa