-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
Eraikinen zaharberritze energetikoak planifikatzeko lehen tresna garatu dute
Ebatzi da XXIX. Ipuin laburraren sariketa
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2021/05/26
![](https://ehu.eus/documents/10136/28999134/relato-breve-2021.jpg/8840e018-5e96-6fa4-5645-7c122a9091f4?t=1622018599488)
Ezagutzera eman dira irabazleak UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzak eta El Correo S. A.k antolatutako unibertsitateko ipuin laburren sariketaren 29. edizioan. Gaztelaniazko ‘El presupuesto’ eta euskarazko ‘Tentuz’ izan dira epaimahaiak aukeratutako lanak.
Gaztelaniaz aurkeztutako ipuinak aztertuta, epaimahaiak Javier Abelardo Gonzálezi eman dio saria, ‘El presupuesto’ ipuinagatik. Epaimahaiak azpimarratu du egileak egindako “ironia erakustaldia, literatur ariketa gisa, formula epistolar berritzaile baten bidez”. Bestalde, euskarazko modalitatean Urtzi Oleaga bizkaitarra izan da irabazlea, ‘Tentuz’ lanarekin. Epaimahaiaren iritziz, ipuinean nabarmena da “ironiaren erabilera egokia, irakurlea ezustean harrapatzen duen amaiera lortuarekin”. Bi idazleek 1.000 bana euro eskuratuko dute.
Azpimarratzekoa da modalitate bietako epaimahaiek beste hiru lan nabarmendu dituztela: ‘Elvis vive’, Miguel Ángel Blázquezena, “kutsu poetikoaz zaurgarritasunaren gorazarrea egiten duen ipuin humanista”; ‘Balígrafo’, Fuad Gonzalo Chacón Tapiasena, “errealismo magikoz baliatzen den eta nolabaiteko konpromiso soziala ageri duen narrazioa, egituraren aldetik bikain biribildua, ahots original baten bidez”; eta ‘Oinuslaria’, Jon Aiastuiren “umore beltzezko kontakizun bizia. Kirolaren ikuspuntu komertzialetik irakurlearen konplizitatea bilatzen duen protagonistaren istorio lortua”.
Edizio honetan 283 ipuin jaso dira, haietako 24 euskaraz, ez bakarrik Euskal Herritik, baina baita kanpotik ere: adibidez, Madril, Bartzelona edo Malagatik... eta are urrunagotik ere, kasurako Mexiko, Venezuela, Kolonbia, Portugal edo Italiatik.