-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
-
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,98k gainditu du
-
Jupiterren Orban Gorri Handiaren adina eta jatorria zehaztu dute
-
Legeak dira komunitate energetikoak garatzeko oztopo nagusia
Estatu osoko 450 parte-hartzaile bilduko ditu ikasleentzako kirurgiari buruzko Estatuko 4. Kongresuak
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2022/02/03 Noiz arte: 2022/02/05, 00:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
UPV/EHUko Medikuntza Ikasleen Elkarteak Ikasleen Laugarren Estatu Biltzarra (COCIE) egingo du Bizkaia Aretoan, otsailaren 3tik 5era eta 16.00etan hasiko da. Kongresuak, Estatuan horrelako bi kongresu baino ez daude eta honek, aurten, Estatu osoko Medikuntzako 450 ikasle baino gehiago bilduko ditu. Bertan, Osasun-Zerbitzuetako espezialitate kirurgikoetako zerbitzu-burutzetako arduradunek 8 txosten praktiko azalduko dituzte; horrez gain 3 mahai-inguru eta 8 tailer praktiko egingo dituzte; denak ikasleen ikasketen mailara egokituta egongo dira. Kongresuak, halaber, simulagailuak, materiala eta manikiak izango ditu, parte-hartzaileek haiekin praktikatzeko aukera izan dezaten.
Inaugurazio ekitaldian izango dira:
• Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea
• Gotzone Sagardui, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua
• Joseba Pineda, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa
• Ismael Díez del Val, AECko Kirurgia Esofagogastrikoko Ataleko koordinatzailea
• José Antonio Guerrero, COCIEko zuzendaria
Informazio gehiago:
https://www.cocie2020.com/
Kongresuaren programa atxikita dago