euskaraespañol

'Loco con Ballesta' Goya sarietara nominaturik

Kepa Sojo UPV/EHUko irakaslearen laugarren film laburra da

Lehenengo argitaratze data: 2015/01/07

Irudia

Kepa Sojo zine zuzendari eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko zine historiako irakaslea nominatu egin dute fikziozko film laburrik onenari emandako Goya sarietara, 'Loco con Ballesta' izeneko filmarengatik.

'Loco con Ballesta', Kepa Sojoren laugarren film laburra, komedia kostunbrista dugu, Karra Elejalde eta Andrés Gertrudix protagonista dituena. Estrenatu zenetik, 24 sari lortu ditu jada Bilbo, Cortogenia, FIBABC, Medina del Campo edo Aguilar de Campooko bezalako jaialdietan eta 100 bat jaialditatik gora dira hautatua duten jaialdi nazional zein nazioartekoak, San Marino, San Petersburgo, Montpellier edo Pistoia esaterako, bertan saritua ere izan zelarik.

Kepa Sojo zinearen historiako irakaslea da UPV/EHUren Letren Fakultatean irakasten den Zinearen historiako graduan, eta CYXAC masterrean, bai eta zuzendari ere, UPV/EHUren Arabako Campuseko unibertsitate proiekzioaren arloan. Beste hiru film laburren zuzendari ere bada, hirurak ere oso sarituta ('Cuando puedas', 'Looking for Chencho' eta '100 maneras de hacer el pollo al txilindrón'). ETBrako 'Platos sucios' telebista seriea eta 'El síndrome de Svensson' 2006an estreinatutako film luzea ere zuzendu ditu.