euskaraespañol

Eguneko irudia

BCMaterials-en urteko workshopa

Noiz eta non

2023/10/26, 09:30

Kokapena

Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Konputazio aurreratua, konputazio kuantikoa, Adimen Artifiziala eta "machine learning" zientzia eta teknologia iraultzen ari diren tresnak dira. Bere gaur egungo eraginak eta, batez ere, bere etorkizuneko potentzialak eztabaida zirraragarria sortzen dute. Materialen zientzia ez dago estabaida hortik kanpo. Hori dela eta, BCMaterials – Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures erakundeak "New Materials for a Better Life!" bere urteroko workshop-a eskainiko du urriaren 26an, erronka bezain etorkizun handikoa den eremu hau aztertzeko. 

9:30etik aurrera, UPV/EHUren Leioako campus zientifikoko Martina Casiano eraikineko auditorioan, ospe handiko Euskal Herriko eta nazioarteko adituak bilduko dira. Programa oso interesgarria hau 16: 00ak arte luzatuko da. 

Ricardo Díez Muiño DIPC-eko (Donostia International Physics Centerreko) zuzendariak irekiko du sinposioa. Bertan, Euskadiko "high performace computing" aren analisia egingo du, eta gainazal metalikoekin lotutako kasu praktiko batean aplikatuko du. 

Euskadi eta ordenagailu kuantikoa 

IBMren eskutik ordenagailu kuantikoa Euskadira iristea izango da, zalantzarik gabe, workshoparen beste gai garrantzitsu bat. Martin Mevissen, Dublingo adimen artifizialeko eta teknologia kuantikoko IBM laborategiko burua, arduratuko da konputazio kuantikoari eta bere aplikazio industrial potentzialei sarrera bat eskaintzeaz. 

"New Materials for a Better Life!" saioan ez da faltako matematika aplikatuen ikuspegia, kasu honetan Adimen Artifizialari buruzkoa, Basque Center for Applied Mathematics – BCAMeko zuzendari zientifiko José Antonio Lozanoren eskutik. 

Karolina Zofia Milowskak (CICnanoGUNE) esperimentuak osatzeko eskala anitzeko modelatu kuantiko eta klasikoetara hurbilketa bat aurkeztuko du; Mois Ilia Aroyok (UPV/EHU) Bilbao Crystallographic Server-en zerbitzuei buruz hitz egingo du; eta Ivan Coluzza eta Ivan Infante BCMaterialseko zientzialariek proteinen eta material berrien diseinuan eta material aurreratuak sortzeko "machine learning" a egindako ikerketa partekatuko dituzte, hurrenez hurren. 

Coluzza eta Infante, biak Ikerbasque Research Professor-eak BCMaterials-en, Materialen Zientzia Konputazionalaren zeharkako ikerketa-lerroaren buru dira zentroan. Beren lanak inplikazio handiak ditu zentroko gainerako ikerketa-lerroetan: material aktiboak eta adimendunak, mikro eta nanogailuak, material mikro eta nanoegituratuak, material eta gainazal funtzionalak eta aurreratuak. 

BCMaterials-eko Materialen Zientzia Konputazionalaren ildoaren garapenak onura handia atera dio Eusko Jaurlaritzaren IKUR estrategiari. Bultzada horri esker, ildoak ikertzaile kopuru esanguratsua du, eta etorkizun hurbilean handitu egingo da.

Etorkizuneko materialetarako etorkizuneko tresnak  

"Aurten konputazioari, ‘machine learning’-ari eta adimen artifizialari buruzko esperientziak eta ideiak partekatzea aukeratu dugu. Zientzia eta teknologian zeharkako garrantzia duen gaia da hau, eta bereziki garrantzitsua Euskadin, ordenagailu kuantikoa laster ezarriko baita. Gure eguneroko lanean dagoeneko errealitate bat da, baina oraindik garatu, ulertu eta esploratu egin behar dugu, bere aukerei ahalik eta etekin handiena ateratzeko ", dio BCMaterialseko zuzendari zientifikoak, Senentxu Lanceros-Méndezek. 

"Tresna horiek guztiak funtsezkoak dira trantsizio digitalera, trantsizio energetikora, jasangarritasunera eta hurbileko egungo eta etorkizuneko erronka biomedikoetara bideratutako materialen belaunaldi berria garatzeko", gehitu du Lanceros-Méndezek.

Workshop-era joan nahi dutenek urriaren 18ra arte eman ahal izango dute izena http://www.nm4bl.org webgunearen bidez. Erregistroa guztiz doakoa da.