euskaraespañol

Eguneko irudia

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/06/14, 18:00 - 00:00

Kokapena

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak 2017/2018 ikasturteko Graduazio Ekitaldia egingo du. Aurten parte hartuko du Inesa Ariztimuñok. Besteak beste, Soziologo hau Bakearen Itsasargiaren (Donostia 2016) arduraduna izan da eta Giza Eskubideekin konprometitua dago: oroimen historikoa eta urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa landu egin ditu. Gai honi buruz ere hainbat filme egin ditu.

Ariztimuñok parte hartuko du iazko ikasturteko ikasleei diplomak banatuko dizkieten ekitaldian. Hain zuzen, 405 ikaslek (248 emakumek eta 157 gizonek) bukatu zituzten ikasketak. Graduetan banatuta hauek dira:

  • Soziologia Graduko XXVI. Promozioa: 90 ikasle (8 emakume eta 18 gizon)
  • ko Graduko XXXVII. Promozioa: 111 ikasle (87 emakume eta 24 gizon)
  • Kazetaritzako Graduko XXXVII. Promozioa: 126 ikasle (74 emakume eta 52 gizon)
  • Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduko XXXVII. Promozioa: 90 ikasle (60 emakume eta 30 gizon)
  • Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduko XXVI. Promozioa: 52 ikasle (19 emakume eta 33 gizon)

Graduazio Ekitaldian parte hartuko dute:

  • Nekane Balluerkak, UPV/EHUko Errektoreak
  • Cristina Uriartek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak
  • Simón Peñak, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoak
  • Inesa Ariztimuñok, Bakearen Itsasargiaren arduradunak (Donostia 2016)

Amaieran, UPV/EHUko koruak emanaldi bat emango du.