euskaraespañol

Eguneko irudia

Erakusketa: ‘Artearen Memoria Hezkuntzan’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2024/06/03 Noiz arte: 2024/06/21

Kokapena

Bizkaia

Deskribapena

Elai Alai aretoa - Gernika-Lumoko Kultur Etxea 
Foruen plaza, 2 

Gernika(k) Guernica(s) Trauma historikoaren birsemantizazioak Nazioarteko Kongresuaren harira egiten ari diren jardueren artean, ekainean zehar egingo dena, ‘Memoriaren Artea eta Artearen Memoria Hezkuntzan’ erakusketa egingo da. Esposizioa Gernika-Lumoko Kultur Etxean izango da ikusgai ekainaren 3tik 21era. Ekimen hau UPV/EHUko ikerketa-taldeko Hezkuntzako azpitaldeak prestatu du, MHLIk (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan). 

Lan honen helburu nagusia proposamen didaktiko landu eta eraginkor bat sortzea izan da, literatura eta beste arteak oinarri zein bidetzat hartuta,  Euskal Herrian, beren historia hurbilean zehar, eragin sakona izan duten gizarte gatazkak haur eta gazteengana hurbiltzeko, eta  horien inguruan kritikoki eta sormenez hausnartzeko. 

Proposamen artistikoa eta diziplinartekoa hiru urratsetan garatutako metodologia parte-hartzailean oinarritzen da: beroketa-fasean, gatazkara hurbiltzeko fasean eta esperientzia interartistikoan. 

Gainera, ekainaren 14an, 12:00etan, Ane Arrastoa eta Nagore Fernándezek hitzaldia emango dute mahaian: ‘Gernika (k) hezkuntza, (euskara eta gaztelania)’ eta ‘Gernika (k) testuliburuetan: artelanaren erabilerak eta esangurak hezkuntzan’. 

Egun berean, erakusketaren bisita komentatua egingo dute “Artearen memoria hezkuntzan” proiektuko kideek.