euskaraespañol

Eguneko irudia

Kongresua Kongresua

Eraldatze martensitikoko nazioarteko aditu garrantzitsuenak Bilbon bilduko dira

Noiz eta non

Noiztik: 2014/07/07 Noiz arte: 2014/12/02, 09:00 - 11:48

Kokapena

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Astelehenean, uztailak 7, 09:00etan, Euskalduna Jauregiak (Abandoibarra, 4. Bilbo) hartuko du ICOMAT, International Conference on Martensitic Transformations 2014, kongresua. Bilera horretan eraldatze martensitikoko eta forma berreskuratzeko aleazioei buruzko nazioarteko aditu garrantzitsuenak batuko dira. Jardunaldi horiek ostirala arte izango dira, uztailak 11.

Arlo horretako hitzordu garrantzitsuena da honakoa, eta hiru urterik behin egiten da munduko hiri ezberdinetan. Topaketa honetan 36 herrialdetako 403 ikerlari eta aditu bilduko dira Euskaldunan. Martensita material metalikoetan difusiorik gabe ematen den fase eraldatzearen ondorioz sortzen den faseari deitzen zaio. Adolf Martens (1850-1914) metalurgialari alemaniarraren omenez ematen zaio izen hori faseari. 

Besteak beste ondorengo hizlariak izango dira:

  • Christopher A. Schuh, MIT-eko irakasle eta ikerlaria, Massachusetts Institute of Technology. Hitzaldia: Relieving Constraints on the Martensitic Transformation in Small-Volume Shape MemoryMetals and Ceramics.
  • Antoni Planes, Universidad de Barcelonako irakasle eta ikerlaria. Hitzaldia: Multicaloric effects in Ferromagnetic Shape-Memory Alloys.
  • Ryosuke Kainuma, Tohoku University-ko ikerlaria. Hitzaldia: Martensitic Transformations and Superelasticity in Novel Fe- and Co-based Shape Memory Alloys.
  • Yinong Liu, University of Western Australia-ko irakasle eta ikerlaria. Hitzaldia: Exceptional Properties by Design - a Martensite story, and beyond.
  • Alfred Ludwig, Ruhr-University of Bochum-eko irakasle eta ikerlaria. Hitzaldia: Development of new shape memory alloys by thin film combinatorial materials science and high-throughput experimentation.