euskaraespañol

UPV/EHU urpeko arkeologiara hurbilduko da

Letren Fakultateko ikertzaile batek parte hartuko du uda honetan egingo diren Isla Grosa proiektuko indusketetan

Lehenengo argitaratze data: 2014/06/24

Irudia

'Isla Grosa' ikerketa-proiektuaren helburua da izen bereko irlaren (La Manga, Murtzia) inguruko urpeko ondarea aztertzea eta ondare horri balioa ematea. Bertako aztarnategiak ez dira osotasunean aztertuak izan eta gaur egun ez daude babestuta. Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia Saileko ikertzaile den María Molinaren eskutik, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea lehenengoz hurbilduko da zientzia honetara ikerketa-eremu berriak irekitzeko asmoz. Indusketa-lanak uztail hasieran hasiko dira eta abuztu amaierara arte luzatuko dira.

María Molina Intxaustegi UPV/EHUko Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia Saileko ikertzailea eta "Euskal Herria eta Amerika: Lotura eta Harreman Atlantikoak" izeneko Euskal Unibertsitate Sistemaren Ikerketa Taldeko kidea da. Horrez gain, "Historia, pentsaera eta kultura materiala: Europa eta mundu atlantiarra" izeneko UPV/EHUko Prestakuntza eta Ikerketa Unitateko kidea da. UPV/EHU ez da inoiz urpeko arkeologiara hurbildu eta orain lehenengoz egingo du, emaitza onak izateko eta ikertu beharra dagoen zientzia horretan unibertsitateak duen interesari mesede egiteko itxaropenarekin. Gainera, Euskal Herriak urpeko ondare kultural  izugarri aberatsa du ikertzeko. "UPV/EHUk lehenengoz jardungo du urpeko indusketa batean eta hala, hastapenak egingo ditu zientzia horretan. Nork daki, beharbada horrela espezialitate horri ateak irekiko dizkio, euskal urpeko ondare kulturalaren ahalmena kontuan izanda - dio María Molinak -. Ikasteko aztarnategia denez, interesatuta dagoen ikasle orok parte har dezake prestakuntza-eskaintza horretan, orain arte gure unibertsitatean existitzen ez zen espezialitate batean sakontzeko".

'Isla Grosa' ikerketa-proiektuaren helburua da izen bereko irlaren (La Manga, Murtzia) inguruko urpeko ondarea aztertzea eta ondare horri balioa ematea. Bertako aztarnategiak ez dira osotasunean aztertuak izan eta egun ez daude babestuta. Urpeko Arkeologia Museo Nazionalaren Lagunen Elkarteak sortutako ekimenak, Arqueomar enpresarekin elkarlanean garatutakoak, unibertsitate desberdinen laguntza du eta hiru ardatzen inguruan antolatzen da: ikerketa, prestakuntza eta zabalkundea.

Ildo horretan, eta urpeko ondare kulturalak gero eta arreta gehiago eskatzen duela kontuan hartuta, 'Isla Grosa' proiektua aukera ona da ikasteko aztarnategi bat sortzeko, urpeko arkeologian arituko diren etorkizuneko profesionalek ezagutza aberastu eta sakondu dezaten eta treba daitezen, bai teorikoki, bai praktikoki. Aparteko ingurua izateak errazago egiten du teknika eta metodologia desberdinak erabiltzea, osoa eta jakintza-alor anitzekoa den prestakuntza eskainiz.

Informazio gehiagorako: www.proyectoislagrosa.com