-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Eraldaketa Digitalerako Ministerioak 4.000.000 € eman dizkio UPV/EHUren 5G/6G azpiegitura esperimental bati
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
Ingeniaritzako Errege Akademiako akademiko hautetsiaren kargua hartu du Norberto López de Lacallek
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2024/03/15
![Irudia](/documents/10136/51600144/norberto-lopez-de-lacalle_web.jpg/74e56585-c524-fa40-81e4-6d9ae860c369?t=1710497323113)
Norberto López de Lacallek, Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Mekanikoko katedradunak, Ingeniaritzako Errege Akademiako akademiko hautetsiaren kargua hartu du. Akademiko oso berriak ‘Makina-erremintak dira eta pertsonak dira’ diskurtsoa irakurri du.
“Gure ekonomian horren garrantzitsua den makina-erreminta sektorearen teknikaren egoerari buruzko diskurtsoa da”, azpimarratu du Norberto López de Lacallek. “Sektore honi buruz hitz egitea, aldi berean, zerbitzatzen dituen sektoreez hitz egitea da, denek parte hartzen baitute Espainiako eta Europako ekonomiaren eremu giltzarrietan. Eta, era berean, sektoreko langileen prestakuntza nola zaintzen den eta ikasleak erakarri eta horiek arretaz prestatzea nola bultzatzen den azaltzea da”.
Zamudioko teknologia parkean kokatuta dagoen FAAZ Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa zuzentzen du López de Lacalle irakasleak. Zentro horretan 110 enpresa jarduten dira lankidetzan, motor aeronautikoa fabrikatzeko prozesu berriei buruzko ikerketa proiektuetan. Irakaslea Gasteizkoa da, eta hiri horretan bizi da.
Ingeniaritzako Errege Akademia (RAI) 1994an sortu zen eta 2015ean sartu zen Espainiako Institutuan. Gertaera hori giltzarria izan zen haren ibilbidean, bederatzi akademia nazionalak biltzen dituen erakundearen parte bilakatu baitzen.
Ingeniaritzako Errege Akademiak funtsezko bi helburu ditu: batetik, gure gizartean ingeniaritza sustatzea eta, bestetik, erakunde publikoei eta pribatuei ingeniaritzarekin lotutako gaien gaineko aholkularitza ematea, modu independentean. Horretarako, 60 akademiko oso eta hamasei herrialdetako 64 akademiko ditu. Ingeniaritzako eta arkitekturako profesional bikainen sarea osatzen dute horiek guztiek.
https://www.raing.es/discursoingreso/son-maquinas-herramienta-y-son-las-personas/
https://www.raing.es/academicos/de-numero/luis-norberto-lopez-de-lacalle-marcaide/