DREAM

Donostia Research group on Education and Multilingualism

Carlos SantaMaria Center

 

Introduction

The ‘Donostia Research group on Education and Multilingualism' (DREAM) conducts research on various aspects of multilingualism in educational settings. It focuses on the analysis of linguistic and communicative competence in the languages used in the school curriculum and within the family.

The DREAM group, based at the University of the Basque Country (UPV/EHU), is internationally renowned for its publications, presentations and papers at international conferences.

 

 

Testuen ulermena bigarren hezkuntzako arloetako irakasgaietan: irakasleentzako estrategiak

Course

Testuen ulermena bigarren hezkuntzako arloetako irakasgaietan: irakasleentzako estrategiak

When and where

From: 11/11/2024 To: 16/12/2024

Description

Natur eta gizarte zientziak, teknologia, matematika zein hizkuntzak irakasten dituzten irakasleei zuzendutako formazio zehatza testuen ulermena lantzeko estrategietan trebatzeko

PRESTAKUNTZA BEHARRAREN AZALPENA

Unibertsitate Hedakuntzarako Ikastaro hau zuzenduta dago Bigarren Hezkuntzako arloetako irakasleei (natur eta gizarte zientziak, matematika, etab.), arloetan hizkuntza akademikoaren berariazko lanketa egiteko irakats estrategietan trebatzeko.

Gure testuinguruan, ikasleen hizkuntzen eta eskolako hizkuntza akademikoaren artean dagoen arrakala geroz eta handiagoa da, izan hizkuntza-aniztasunagatik zein ikasleen komunikazio ohituren bilakaeragatik. Eskolako testuen ulermena kezka iturri bihurtu da hezkuntza komunitatean. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) errotutako DREAM ikerketa taldea 2020tik ari da hizkuntza-gaitasun akademikoaren garapenerako estrategia pedagogikoak ikertzen Ikerkuntza eta Berrikuntzarako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta. Berriki, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2023-2026 Unibertsitate + Hezkuntza Proiektuak deialdiaren bidez orain arte egindako lan ildoan sakontzeko aukera izan dugu. Ikerketa horien emaitzek zein nazioarteko beste hainbat ikerketek agerian utzi dute arlo bakoitzean hizkuntza berariaz lantzeko premia, hain justu irakurriaren ulermena hezkuntza komunitatearen kezka nagusietako den momentu honetan. Horregatik, Unibertsitate Hedakuntzarako Ikastaro honek Bigarren Hezkuntzako irakasleen formazio behar honi erantzun nahi dio.  

Helburuak

  • Arloetako irakasleek lantzen dituzten testuen ulermena hobetzeko estrategiak ezagutzea.
  • Arloetako irakasleak ikasleen hizkuntza-komunikazio gaitasuna garatzeko estrategietan trebatzea.
  • Ikasleen ulermena ebaluatzeko tresna multimodalak (irudia eta sormen bidezko beste adierazpide batzuk) ezagutzea.
  • Eremuko lanketa oinarri duten ikas egoerak diseinatzen trebatzea.

Contact data

Let's make the most of multilingualism