Ikasketak berriz hartzeko matrikula (2024-2025)
Hasitako ikasketa batzuk egiten jarraitu nahi duten ikasleak
Eskaera egiteko epea: 2024ko ekainaren 3tik 14ra
Ikasketak gutxienez ikasturte batean zehar utzi dituzten ikasleek, berriro ekiteko asmoa izanez gero, eskaera eta NANaren fotokopia (PDF) atxikiturik, bidali: jefa-negociado.fme@ehu.eus
Dekanoaren ebazpenak eskatzaileei jakinaraziko zaizkie.
Ondoren, 2024ko irailaren 2tik 6ra bitartean egingo dute matrikula ikastegiko idazkaritzan, matrikula formalizatzeko.