SIMULAZIO ZENTROEN SAREA: Sarrera

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko simulazio zentroen sarea

Furhat Robot

Simulazio zentroak prestakuntzako praktika simulatuak egiteko dira eta Medikuntza, Erizaintza eta Fisioterapia graduetako ikasleek nahiz UPV/EHUrekin kontzertatutako ESIetako osasun langileek egin ditzakete praktikak. Trebezia eta gaitasun klinikoak gara daitezke egiazko pazienteentzako arriskurik gabe, instalazio hauetan gelan ikasitako ezagutzen praktika segurua egin baitaiteke eta ebaluazio kliniko objektiboak edo simulazio kirurgikoak ere bai. Gela informatizatuak, kontrolerako kabinak eta maniki informatizatuekin egoera klinikoak simulatzeko aretoak ditu. Paziente birtual heldu eta haurrek egoera kliniko errealak irudikatzen dituzten programak dituzte.

Gela horiek ospitaleetako errealitatera gerturatzen dute unibertsitatea eta aurrerapen handia dira ikasleek ikasteko, etorkizuneko profesionalak ohitu egiten baitira askotariko larritasun egoerei aurre egiten, aurrerago horrelako egoerak egiaz izango baitituzte.

Nested Applications