Gure historiaren datarik garrantzitsuenak

Gure historiaren datarik garrantzitsuenak

1936

Euskal Unibertsitateko Medikuntza Fakultatea sortu zen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Euskal Unibertsitatea ezartzeko dekretua argitaratu zuen 1936ko urriaren 12an. Medikuntza Fakultatea izan zen martxan jarri zen ikastegi bakarra, Basurtuko Ospitalearen barruan. Lehenengo prestakuntza mailarako 72 ikasle matrikulatu ziren, eta beste 71 goragoko mailetarako. Ikasturtea 1936ko abenduaren 1ean izandako ekitaldi batean inauguratu zen, Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zuelarik.

1936_licenciatura_medicina Click to view image gallery

1968

Bilboko Unibertsitatearen sorrera

Bilboko Unibertsitatea sortu zen 1968ko ekainaren 6ko 5/68 Lege Dekretuaren bidez, hasiera batean Bilboko Ekonomia eta Merkataritza Zientzien Fakultateak (1955ean Merkataritza Eskolaren jarraipen gisa sortua) eta Medikuntza eta Zientzia fakultate berriek osatua.

Medikuntza Fakultateak Bilboko Nautika Eskola zaharrean hasi zituen eskolak, Deustuko zubiaren ondoan, 1968ko urriaren 1ean, 30 irakasle eta 500 ikaslerekin.

1968 Bilboko Nautika Eskola Click to view image gallery

1969

Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea sortu zen Basurtuko Ospitalean

1969-1970 ikasturtean jarduera akademikoa hasi zen Basurtuko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatean, Ospitaleak utzitako lursailean eraikitako behin-behineko eraikin batean.

1969-Basurtuko unitatea Click to view image gallery

1970

Bizkaiko Campusa hasi zen eraikitzen Leioa-Erandio eremuan

Leioa-Erandion jarri zuten Bizkaiko Campusaren lehen harria, eta, hala, Arquitectos CPk zuzendutako proiektu bat eraikitzen hasi zen 1970eko abuztuaren 3an...

Click to view image gallery

1970-Bizkaiako campusa

1972

Medikuntza Fakultatea ireki zen Leioa-Erandio eremuan

1972-1973 ikasturtean irakaslanari eta ikerlanari ekin zitzaien Leioa-Erandio eremuan dagoen Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen egungo eraikinean. Egoitza horretan egingo dira ikasturte aurreklinikoak (1., 2. eta 3. mailak) eta Basurtuko Irakasgunean, klinikoak (4., 5. eta 6. mailak).

1972-Leioa-Erandioko facultatea Click to view image gallery

1974

Medikuntza Fakultateko lehen promozioa

Medikuntza Fakultateko lehen promozioa lizentziatu zen 1973-1974 ikasturtean. Urte bereko ekainean, graduondoko medikuak prestatzeko BAME sistema ezarri zen.

1977

Gurutzetako Ospitalean Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea sortu zen

1976ko abenduaren amaieran, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak kurtso klinikoak hartzeko hitzarmena sinatu zen.

1977-Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Click to view image gallery

1978

Estomatologia ikasketak hasi ziren

Bilboko Unibertsitate Autonomoko Medikuntza Fakultatearen mendeko Estomatologiako Lanbide Eskola sortzeko baimena eman zen 1978ko martxoaren 7an. Hari esker, medikuntzan lizentziatutako ikasleek dentista lanbidean jarduteko gaitzen zuen unibertsitate espezializazioa egin zezaketen.

Bilboko Unibertsitate Autonomoko Medikuntza Fakultatea Click to view image gallery

Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea sortu zen Donostia Ospitalean

Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea sortu zen Donostiako Unibertsitate Ospitalean (orduan Arantzazuko Ama Birjina Ospitala deitzen zen).

1978-Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea Donostian Click to view image gallery

1979

Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea sortu zen Txagorritxuko Ospitalean

1979-1980 ikasturtean Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea sortu zen Txagorritxuko Unibertsitate Ospitalean, eta 2012an Araba Unibertsitate Ospitalea izena hartu zuen, Txagorritxuko Ospitaleak eta Santiago Apostol Ospitaleak bat egin baitzuten.

1979-Arabako Irakaskuntza Unitatea Click to view image gallery

1980

Euskal Herriko Unibertsitatea eratu zen

Bilboko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitate bihurtu zen 1980ko otsailaren 25ean.

Click to view image gallery

1986

Odontologia lizentziatura abiarazi zen

Odontologia lizentziatura ematen hasi zen 1986-1987 ikasturtean, eta horrek ikastegiaren izena aldatzea ekarri zuen: Medikuntza eta Odontologia Fakultatea.

1986_klinika odontologikoa Click to view image gallery

2003

“Bizitzaren Basoa” inauguratu zen, beren gorputza zientziari eman ziotenen omenez

Bere gorputza zientziari eman ziotenen errautsak gordetzen dituen monumentu bat duen Estatuko lehen unibertsitatea da UPV/EHU. Bizitzaren Basoa Bizkaiko Campuseko Arboretumean dago, Lertutxeko urtegiaren ondoko soilgune batean.

2003_Bizitzaren Basoa Click to view image gallery

2009

Lehen ospitale birtuala abian jarri zen Basurtuko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatean

2009ko azaroaren 16an, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatearen ospitale birtuala inauguratu zen, eta urtebete geroago, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Medikuntzako Irakasgunearena (2010eko urriaren 29an) eta Gurutzetako Ospitalearena (2010eko azaroaren 24an) gehitu zitzaizkion, eta bi urte geroago Txagorritxukoa (2011ko urriaren 27an). Bederatzi urte geroago, ospitale birtuala zabalduko da Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, Leioa-Erandio eremuan (2020ko abenduaren 18an).

2009_basurtuko ospitale birtuala Click to view image gallery

2011

Fisioterapia Gradua abian jarri zen

Fisioterapia Gradua ematen hasi zen 2011-2012 ikasturtean.

2011_Fisioterapia Gradua ematen Click to view image gallery

2016

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea eratu zen

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea sortu zen 2016ko urtarrilaren 4an, Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, Leioako Erizaintzako Unibertsitate Eskola (1978ko otsailean inauguratua) eta Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskola (1997an sortua, 1978tik Leioako Unitate Delegatu gisa funtzionatzen zuena) berrantolatzearen ondorioz.

2016_Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea Click to view image gallery

2018

Fakultatearen eraikin berriaren proiektua aurkeztu zen

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoreak, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Jon Darpon Osasun sailburuak Bilboko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berriaren proiektua aurkeztu zuten 2108ko abenduaren 15ean Bilbon egin zen ekitaldian.

2018_Fakultatearen eraikin berriaren proiektua aurkeztu zen Click to view image gallery

2019

Galdakao-Usansoloko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea sortu zeno

Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitalean Medikuntzako Irakasgunea sortzea onartu zen 2019ko maiatzaren 30ean. Jarduera akademikoa 2020-2021 ikasturtean hasi zen.

2019_Galdakao-Usansoloko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea Click to view image gallery

Fakultatearen eraikin berriaren diseinua esleitu zen

LKS-KREAN enpresa kooperatiboari eraikin berriaren proiektuak idaztea eta lanak zuzentzea esleitu zitzaion 2019ko azaroaren 29an.

Eraikinak lau orrazi ditu espazio erabilgarria optimizatzeko, eta handienean (hegoaldekoan) egongo dira ikerketarako guneak eta irakaskuntzarako laborategiak. 5.300 metro karratu inguruko lurzati triangeluarrean eraikiko da, Montevideo etorbideak eta Gurtubai kaleak mugatuta. Eraikinak honakoak ditu: 7 solairu ditu, eta sotoak, 71 ikasgela, biblioteka bat, 191 laborategi, bi gradu areto, 200 bulego inguru, eta administrazio eta zerbitzuetako guneak.

2021

Eraikin berriaren lanen lizitazioa argitaratu zen

Eraikin berriaren lanen lizitazioa argitaratu zen 2021eko urriaren 18an. Lanak egiteko epea 36 hilabetekoa da.

Eraikin berria egiteko kontratua lehiaketara ateratzen da

2021eko urrian, eraikin berria egiteko kontratua lehiaketara ateratzen da, 53.410.463 euroko aurrekontuarekin. Kontratu horren behin‑behineko esleipena egiten da, baina ez da sinatzen energiaren prezioen igoeragatik eta, ondoren, Ukrainiako gerraren ondorioengatik.

2022

Obra egiteko lehiaketa berriro argitaratzen da

2002ko abenduan, obra egiteko lehiaketa berriro argitaratzen da, 64.092.555,22 euroko aurrekontuarekin.

2023

Medikuntza eta Odontologia Fakultateak Basurtun izango duen eraikin berria egiteko kontratua esleitzen da

2023ko ekainean, Medikuntza eta Odontologia Fakultateak Basurtun izango duen eraikin berria egiteko kontratua esleitzen zaio Ferrovial Construcción S.A. enpresak eta Eraikuntza Birgaikuntza Artapen (EBA) S.L. enpresak osatutako aldi baterako enpresa elkarteari, 62.174.103,33 euroko aurrekontuarekin.

Eraikin berriaren lehenengo harria jartzen da

2023ko uztailaren 28an, Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen eraikin berriaren lehenengo harria jartzen da, hasiera emanez obrei.