Breadcrumb

Edukia

Ikertzaile profesionalen I. topaketa zientifikoa

UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak eta Bilbao Basurto ESIak Ikertzaile profesionalen I TOPAKETA ZIENTIFIKOA antolatu dute , bi zentroen arteko ikerketa bateratuaren ardatzak indartzeko helburu nagusiarekin.

Ekitaldia urtarrilaren 24an izango da, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean, ekitaldi aretoko Gorbeia aretoan (Gobernu Pabiloia, 1. Solairua) 12:00etatik 15:00etara.

Interesa duten taldeen ikerketa-ildo nagusiak eta interes zientifikoko beste alderdi batzuk ahoz (5-7 min) aurkeztuko dira. Ekitaldia BB ESIko eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko ikertzaileei zuzenduta dago.

Zalantzak izatekotan kontaktuan jar zaitezkete: maria.torrecilla@ehu.eus